2011ko Talisko hondamendiaren ostean Analisi Hidrologikoa martxan Talisen

2012/08/02
2012ko Ekainean, Euskal Herriko Unibertsitateko Kooperazio bulegoaren finantziazioak ahalbidetuta, EHUko Geodinamika saileko Iñaki Antigüedad eta Jesus Uriarte hidrogeologoak, Araitz Bizkarra (topografoa), Imanol Goñi (kartografoa) eta Ana Rivera (hezitzaile eta geologoa) Hushe haranera bertaratu dira. Esan beharra dago, Leioako Kanpusetik, Tomas Morales hidrogeologoak bideratu duela ikerketaren nondik norakoa.
Card image cap

2012ko neguan zehar, FBF-ren enkarguz Karakorum International University-k eginiko ikerketa geomorfologikoa errebisatu da Euskal Herriko Unibertsitateko Geodinamika sailean.

Lan hau abiapuntu harturik eta Interneten eskuragarri diren Lur Eredu Digital, sateliteko argazki eta Araitz Bizkarrak 2010eko uholdeen ostean eginiko mapa topografikoa oinarri, ordenagailu bidezko simulazioetan sakondu da Ingeotyc S.L enpresaren laguntzarekin.

Lehenengo emaitza “TALISKO ARRISKUEN MAPA” izan da, herriaren etorkizuneko lurralde antolamendua ahalbidetuko duen dokumentua. Non Talisko etxe guztien eta arrisku guneen lotura egin den. 


HIDRO3

1.Irudia: Akhon Imanoli gertatutakoaren azalpenak ematen.

Bidaia honen helburuak honako hauek izan dira:

- Taliseko herriari proiektuaren berri eman eta ikerketan sakontzeko haien oniritzia jasotzea.
- 2011ko hondamendiaren osteko topografia burutzea. Horretarako puntarengo material topografikoaz baliatu da EHU-BFk osaturiko taldea.
- Taliseko arroaren analisia egitea, herrian hasi eta glaziarretaraino.
- Hushe haraneko gainontzeko herrietan izan ditzaketen arriskuen inguruko lehenengo diagnostiko bat jasotzea, izan uholde, lur-bizi edo harri-jauziak.
- Husheko komunitateak jakintza eta teknologiaren beharraz ohartaraztea eta ahal den heinean transmisio bat ematea jakintzan eta landako metodologian.
- Komunitateen eskariak jasotzea EHU-FBFk haran guztiko ikerketa egin dezan. Halako eskariek ahalbidetuko dute Pakistango gobernuaren eskuetan diren haraneko topografia, satelitezko argazki zehatzak  eta datu meteorologiakoen eskuratzea.
- Esperientzia luzeagoa daukaten ONG eta eragileekin lankidetzak eskuratzea (EVK2CNR-Seed Project, WWF, AKRSP esaterako).
- Karakorum International Unibersity-rekin harremana sendotzea eta ikasleek proiektuaren baitan izan ditzaketen aukerak aztertzea.


HIDRO2

2. Irudia: Iñaki eta Jesus lanean.

Arroaren ikerketaren ostean ateratako konklusioa honakoa da: 2011ko gertakaria (2010ekoa ez bezala, hau euri-jasengatik gertatu baitzen) GLOF batek eragindakoa izan zela. “Glacier Lake Ourtbust Flood” deituriko uholdea, glaziarren muturretako morrenek presa gisara urtzen doan elur/izotza metatzean gerta liteke.

Urtzearekin batera laku hauen bolumena handitu eta presioaren eraginez presa natural horiek lehertzean sortutako uholdeak dira.

Halakoetan ur asko amiltzen da haranean behera aurrean harrapatzen duen sedimentu eta harriak garraiatuz lokatz bihurtu arte.  Nahastura gero eta likatsuago egiten da, are eta gehiago Talis bezalako haran estu eta zartatuetan.

Ikusitakoaren arabera haranak dituen 9 km-etatik erdiak ziztuan egin zituen urak; erdiko puntu horretan ordea, harana estutzearekin batera, fluxuaren lehenengo markak ageri dira haranaren hormetan.

Ikusi bideaoa..

Abuztuaren 8ko hartan mendiaren goialdean ziren artzainen ahotan arratsaldeko 2ak aldera hasi omen zen ura amiltzen eta herritarrek diotenez 5ak aldera hasi omen zen lokatza herrira heltzen. 5etatik 9terdiak arte lokatza eten gabe pasa zen Talisetik. Hain zen likatsua geldotu eta martxan hasten zela ostera ere.

Pasaden Abuztu bukaerako Googleko argazkietan, badirudi bi laku bazirela Taliseko haranaren goiburuko glaziarretan. Etorkizunean, glaziar hauen eboluzioa kontrolatzea izango da gakoa hantzerako gertakariei aurre egiteko.

HIDRO1

3. Irudia: altxaketa topografikoa burutzen hondamendiko gunean.

Gehitu beharra dago orain artean eskuartean eduki den informazioa nahiko mugatua izan dela eta aurrerantzean lana fintzen joango garela. Gauzak horrela, aurrerapenak egon ahala joango gatzaizue informazio berria ematen.

Norbaitek informazio gehiago nahi balu, iritzia helarazi edo nolabaiteko iradokizunik balu, ongietorriak lirateke kartografoa@felix-baltistan.org