2015 ikasturteko bono kanpaina abian.

2015/01/18
Hushe ibarrean neskak eskolaratzeko aurtengo kanpaina martxa onean hasi da. Jakinekoa da zein zaila den Pakistaneko eskualde askotan eskolara joatea. Are gehiago nesken kasuan.
Card image cap

Hushe ibarrean neskak eskolaratzeko aurtengo kanpaina martxa onean hasi da. Jakinekoa da zein zaila den Pakistaneko eskualde askotan eskolara joatea. Are gehiago nesken kasuan. Arriskuak arrisku, Baltistan fundazioak eta tokiko bazkideak, FIBFMk uste dugu hezkuntza pertsona guztien funtsezko eskubidea dela, eta lanean jarraitzen dugu berdintasunezko printzipioetan oinarri hartuta Hushe ibarreko neska eta mutiko guztiek kalitatezko eskolara joateko aukera izan dezaten.

2014. urtean 

ezarri genuen 350 neska eskolatzeko helburua ederki gainditu genuen mendizale eta herritarren laguntzei esker, baina egindako aurreikuspenak ez ziren nahikoa izan ibarreko eskola eta herrixka gehiagok bat egin zutelako gure printzipio eta helburuekin; guztira 489 neska eskolatu ziren 2014. urtean hasierako helburuak txikituaz.

2015eko helburua.

Hazkunde ikaragarri hau erronka bihurtzen da Hushe ibarreko emakume eta gizonen ahalduntze eta garapen bidean. Horregatik, aurtengo gure helburua 520 neska eskolatzea bihurtu da, zaila, baina ez ezinezkoa gai honetan sentiberatasun berezia duten gure bazkide eta hiritarren bultzada eta laguntzarekin. Egun, 2015eko ikasturtea hasteko bi hilabeteren faltan 10.000 eurotik gora jaso ditugu, kopuru garrantzitsua, baina gure helburuetatik urruti dagoena.

50 euroko ekarpen bat egitera gonbidatzen zaitugu, honekin neska baten urte beteko eskolatze gastuak ordaintzen baitira. Pentsa zer den kopuru hori zuretako eta zer izango den etorkizunean emakume izango den neska horrentzat 2015ean eta etorkizunean eskolara joan ahal izatea.

Eskolatu nahi dituzun neskak adina bono harpide ditzakezu noski, ondorengo kontu korronteetan dagokion diru sarrera eginaz:

KUTXABANK: ES40 2095 0000 71 9103522251

LA CAIXA: ES39 2100 3885 12 0200088018

Errentako desgrabatze agiria jaso nahi baduzu, bidal iezaguzu posta elektroniko bat zure datuekin (izen-deiturak, helbidea, NAN zenbakia eta e-posta) proiektuak@felix-baltistan.org helbidera eta transferentzian zure izen-deiturak jar itzazu aldera ahal ditzagun.