2015eko bono kanpaina eta matrikulazioak.

2015/04/25
Aurten, 2006tik hona Hushe ibarrean laguntzen ari garen eskoletan 254 neska matrikulatu dira.

Aurten, 2006tik hona Hushe ibarrean laguntzen ari garen eskoletan 254 neska matrikulatu dira.

2015eko matrikulazio datuak dituzue laukian.  Genero eta eskolen araberako banaketa honakoa izan da:

2015 ikasturteko matrikulazioa

 

Eskola

Neskak

Mutilak

  1. Saling Uniq Public School

41

29

  1. Munawar Public School I

108

71

  1. Munawar Public School II

103

76

  1. Munawar Public School III

60

42

  1. Marzigone Miraliwa Public School

55

35

  1. Khane FG High School

35

37

  1. Kande Amin Braq Public School

74

75

  1. Hushe Mashabrum Publi School

48

68

GUZTIRA

524

433

Aurtengo urtarriletik martxora arte egin dugun bono kanpainari esker, nesken matrikulen doakotasunak sortzen dituen galerak estali ahal izan ditugu.

Matrikulen hazkundea  genero bietan gertatu  den arren, nesken artean nabarmen handiagoa izan da. 2014an 489 neska izan ziren eta 427 mutil, 2014ko txostenean agertzen den bezala. Txostena laster batean webgune honetan eskegita izatea espero dugu.

Baltistan Fundazioan konfiantza jarri duzuen guztion bultzadarekin Hushe ibarrean prestigiozko hezkuntza eredu bat sendotzen ari gara. Mila esker bazkide eta bono erosleei.