2015eko Bono kanpainako helburuak lortuta.

2015/04/07
Huhse Ibarrean 2015 ikastaroa hasi dute dagoeneko lehen mailako eskoletan, eta gureetan matrikulatu diren neska guztien eskolatze kostua ziurtatzea lortu dugu gure bazkide eta laguntzaileei esker.
Card image cap

Huhse Ibarrean 2015 ikastaroa hasi dute dagoeneko lehen mailako eskoletan, eta gureetan matrikulatu diren neska guztien eskolatze kostua ziurtatzea lortu dugu gure bazkide eta laguntzaileei esker.

Aurreko urteko bono kanpainan 360 neska eskolatzeko helburua jarri genuen; 18.000 euro behar ziren eta lortu genituen. Aurten

520 neska eskolatzea jarri dugu helburu joan den urtean motz geratu ginelako, eta aurtengo helburua ere lortua dugu dagoeneko behar genituen 26.000 euroak gainditu ditugulako: zehazki 26.224 € zeuden gure kontuetan kanpainaren itxieran.

Eskerrak eman beharrean gaude Baltistan Fundazioaren lanean sinetsi eta 2015 urteko bono kanpainan euren laguntza ekonomikoa eskaini diguzuen guztiei. Zuei esker, Hushe Ibarreko neskek eskolara joateko aukera izango dute 2015ean, eta hurrengo belaunaldientzat eredu izango dira.

Epe laburrean lortutako diru guztien banaketa jakinera emango dugu web honen bitartez. Lagun izan zaituztegunoi email bidez jakin araziko dizuegu.