2016ko nesken eskolatzea prestatzen.

2015/12/06
Jakinekoa da oraindik zein nekeza den oraindik neskak eskolatzea gizarte batzuetan.
Card image cap

Jakinekoa da zein nekeza den neskak eskolatzea gizarte batzuetan. Horrela gertatzen da oraindik Hushe ibarreko baltiarren artean. 2016 ikasturtea neguaren amaierarekin hasiko da eta ordurako 600 nesken urteko eskola-gastuak lotuta nahiko genituzke. Aurrekoetan legez, 50€ behar dira bakoitzaren gastu guztiak ordaintzeko eta kopuru bereko bonoak hartuaz egin daiteke. Bakarka, diru asko iruditzen bazaizu, edota bizpahiru lagunen artean bono bat erosita. Mikel Alonsoren argazki erakusketaren aitzakian hasita gaude bono salmentan eta argazkian ikusten duzuen koadernoan azaltzen dugu aurtengo kanpaina amaitzeko falta direnen kopurua eta hurrengo neskaren izena. 547 falta dira eta zain dagoena Anila Atiq da. Alegiazko ariketa bat da, noski. Baina honen bidez datorren urtean eskolaratuko ditugun neskato guztien izenak izan nahi izan ditugu kontuan. Lagundu nahi izanez gero webguneko donazioak atalean sartu, eta ezkerreko zerrendan agertzen zaizun "bono kanpaina" sakatuaz aurkituko dituzu azalpenak eta egin beharrekoak. or