“Zortzimilakoak harri eta elur baino gehiago dira”…Mungian

2012/02/03
Joan den ostegunean, otsailaren 2an, 30 pertsona, gutxi gora behera, elkartu ziren Mungiako Torrebillera Kultur Etxean Baltistanen kokatzen den Hushé bailarako pertsonen errealitatea eta Felix Baltistan Fundazioak azkeneko urteotan zehar bertan egindako aurrerapenak ezagutzeko azmoz. Gainera, Pakistanen garatutako proiektuetako argazki erakusketaz gozatzeko aukera egongo da otsailaren 13rarte.
Card image cap

Hitzaldian, sail desberdinetan FBFk egindako eboluzioa azaldu zen, bai hezkuntzan, ekotursmoan, osasunean, sendoketan, generoan, azpiegituretan, larrialdietan eta nekazaritzan ere. Honekin batera, zein oztopo egon diren proiektu hauek aurrera eramaten saiatzean, zein ikasketa egon den eta ze hito desberdinak eman diren hamar urte hauetan zehar. Hitzaldian zehar, bertara hurbildu zen jendeak “chai” (Pakistango téa) dastatzeko aukera izan zuten baita Pakistanen bizi diren errealitatera hulbildu zituen beste sorpresa batzuetaz ere. Neguko arratsalde hotz, ilun eta jelatuan, “chai” batek lagundua, faroltxo baten argitan eta esperientzia trukea izan zen joan den ostegunean Mungian bizi izan zena. Faktore guzti hauek lagunduta, esan dezakegu neguko arratsalde balti baten antza izan dezakeela, non etxean biltzen diren sufritzen dituzten tenperatura bajuengatik (-20º eta -30º tartean), té baten laguntzaz eta guztiak ondo elkarturik 4 hilabete dirauen negu gogorra igarotzen dute.

MUNGIA FEBRERO 201206.JPG

1go Irudia: Txema Cámara hitzaldia ematen.

Hainbat galdera burutu ziren, hala nola, fundazioak krisi garaian proiektuak aurrera eramateko finantzazioa nola lortzen duen duen. Momentuz jasotzen diren finantzazioak oso gutxi dira bertan egin behar denarekin konparatuz, hau da, bertako biztanleak, bereziki emakumeek, bizi baldintza minimoak edukitzeko oraindik lan handia egin behar da. Hala ere, FBFk herri balti honekin kooperazioan jarraitzea du helburu, beraz, edozein laguntza, bai giza laguntza edo ekonomikoa ongi etorria izango da.

MUNGIA FEBRERO 201211.JPG

2. Irudia: Sarai Martin Pakistango erropekin.

Mungialdeakoa bazara eta erakusketa ikusteko denborarik ez baduzu izan, aprobetxatu, otsailaren 13a arte bertan egonen gara!