Aitizaz Hasanen heriotza.

2014/01/13
Jakinekoa da zein zaila den Pakistaneko hainbat eskualdeetan eskolara joan ahal izatea. Ikasle eta irakasleak, bereziki emakumezkoak, talibanen atentatuen mehatxupean bizi dira.
Card image cap

Jakinekoa da zein zaila den Pakistaneko hainbat eskualdeetan eskolara joan ahal izatea. Ikasle eta irakasleak, bereziki emakumezkoak, talibanen atentatuen mehatxupean bizi dira. Kasu asko ezagutu ditugu eta agerkari honetan ere izan duzue horietako batzuen berri.

Azken biktima Aitizaz Hasan izan da. Hanguko (Khyber eskualdeko distrituan) nerabe honek, bere eskolan bonba bat jarri nahi zuen taliban bati aurre egin nahian galdu zuen bizitza leherkariak eztanda egin zuenean. Baina bere heriotzak ezbehar larriagoa saihestu zuen.

 Malala Yousafzairen kasua ezagunena izanik, ez da bakarra, eta agerkari honetan ere argitaratu genuen Shahnaz Nazli izeneko andereñoaren kasua, 2013ko martxoan eraila izan zena lan egiten zuen eskolara zihoala. Hushe ibarrean egoera ez da hain muturrekoa, baina lana egin beharra dago, eta gure eginkizuna da ikasi nahi duten neska-mutilei gure laguntza eskaintzea. Hori baino gehiago zor diegu.

Gehiago jakiteko irakurri El Paiseko artikulua.