Albiste onak Machulutik.

2014/05/04
AKU-PDCNk diruz eta materialez lagunduko ditu ikasturte berrian Hushe ibarreko hainbat eskola eta hauen artean Munawar school eskola.
Card image cap

AKU-PDCNk diruz eta materialez lagunduko ditu ikasturte berrian Hushe ibarreko hainbat eskola eta hauen artean Munawar school eskola. Munawar eskolak eta Baltistan Foundationek, hitzarmen bat dute PDCNrekin (Professional Development Centre), eta hori dela eta, AKUko (Aga Khan University) sail honek gure irakasleei lan prestakuntza eskaintzen die.

Baina gainera, PDCNk diruz eta eskola materialez laguntzen ditu hitzartutako hainbat eskola. Jakin berri dugunez, 2014rako 3.685,67 euroko aurrekontu bat onartu du Munawar eskolako irakasleen prestakuntzarako eta beste 11.057,02 euro ibarreko beste hiru eskoletarako.

Halaber, 294,85 euroko dohaintza egin dio eskolari eta kalitate oneko 74 aulki eman dizkio hazten ari den matrikulazioaren beharrei aurre egiteko. Aulki hauen balioa 1.363,70 eurokoa da gutxi gora behera.