Allianz aseguru etxearen dohaintza osasun eta genero proiekturako.

2014/10/09
Goi-mendiek erronka erakargarri eta ederrak eskaintzen dizkiete baliabide ekonomiko nahikoa lortu ondoren bide berriak urratzen, edota aurrez zailtasun handiz irekitako bideei ekin nahi dieten mendizaleei.
Card image cap
Goi-mendiek erronka erakargarri eta ederrak eskaintzen dizkiete baliabide ekonomiko nahikoa lortu ondoren bide berriak urratzen, edota aurrez zailtasun handiz irekitako bideei ekin nahi dieten mendizaleei. 
Aitzitik, beren maldetan, bisitari dituzten mendizaleen ahalmen ekonomikotik urruti, hezkuntza, elikadura eta osasun gabezia handiekin bizi diren antzinako herri eta kulturak aurkitzen ditugu. 
Mendizaleen mundua errealitate horri bizkar emanda bizi izan da urte askoan, baina gaur errealitate hori aldatzen ari da, eta geroz eta gehiago dira tokiko komunitateekiko mendizaletasun arduratsua praktikan jartzen ari diren mendizaleak. Bestalde, giza erantzukizun korporatiboko planak dituzten enpresak ere geroz eta gehiago dira. Enpresaren erantzukizun korporatiboa eta mendizale arduratsuen arteko loturaren eredu da.
Allianz aseguru etxeak Uxue Murolas mendizaleak Shisha Pangman egin nahi duen ekinaldia finantzatu izana, eta Baltistan Fundazioari, bide batez, 2.500 euroko diru-laguntza luzatu izana Pakistaneko Karakorum mendikatean ditugun proiektuekin aurrera jarrai dezagun. 
 
Gure eskerrak Allianz-i emandako diru laguntzagatik, eta horrekin batera, aukeraz baliatuaz diru hori osasun eta genero proiektuan erabiltzeko erabakiaren berri ematea.