Aloña Mendiren dohaintza.

2013/11/27
Oñatiko Aloña Mendiko Kirol Elkartearen mendi sailak 600 euroko dohaintza egin dio Baltistan Fundazioari.
Card image cap
Oñatiko Aloña Mendiko Kirol Elkartearen mendi sailak 600 euroko dohaintza egin dio Baltistan Fundazioari. Azaroaren 22an, Baltistan Fundazioaren 12 urteetako jarduera azaltzen duen 35 minutuko ikus-entzunezkoa aurkeztu zuten Oñatiko Kultur etxean fundazioko kide Koldo Niembro eta Inazio Arregik. Ikus-entzunezkoaren ondoren azalpen labur bat egin eta bertaratutakoen galderei erantzun zieten. Berrogi lagun inguru izan ziren ekitaldian eta antolatzaile, ikusle eta aurkezleen gustukoa izan zen. Ekitaldia Aloña Mendiko mendi sailak urtero antolatzen duen mendi hamabostaldiaren barruan egin zen. Aurretik urteko mendi argazkien lehiaketako sari banaketa izan zen. Gure eskerrik zintzoena Aloña Mendiko kideei emandako dohaintzagatik.