Andoaingo udalarekin batera Hushe Ibarreko emakumeak ahalduntzen.

2016/02/08
Aurreko ostiralean Andoaingo udaleko ordezkariekin izenpetutako hitzarmenak bultzada handia emango dio emakumeak ahalduntzeko proiektuari.
Card image cap
Joan den otsailaren 5ean izenpetu genuen Andoaingo Udalarekin Hushe Ibarreko emakumeen haurdunaldi osasuna hobetzeko hitzarmena. Andoaingo udalak eskainitako laguntza 5.000 €koa izan da, eta bultzada ezin hobea izango da emakumeen ahalduntzea eta autonomia sustatzeko Ashouni Thoslukh

proiektuaren bidez. Zehazki, Andoaingo udalari proposatutako lankidetzak lau ardatz eta eginkizun nagusi ditu.

Batetik, osasun-langileei hobekuntza ikasketak eskaintzea ama-haur osasun gaietan, eta ekografo erabiltzeko oinarrizko arauetan. Bi emakume formatuko dira urte betez eta honek ahalbidetuko du, ez bakarrik eurak, baizik eta beste LHVak (Lady Health Visitor) formatzea ikasketak burutuko dituztenen arrimoan.

Bestalde, aurreko urteetan higienea, elikadura, sexu- eta ugalketa-eskubideez bi herritan egindako mintegiak, Ibar osora zabalduko dira aurten Vocational Centerrek eskaintzen dizkiguten azpiegiturez baliatuz. Khapuluko (Barrutiko hiriburua) emagina izango da ikastaroez arduratuko dena. Emakumeentzat bakarrik ez, gizonentzat ere izango dira berariazko mintegiak Khapuluko sendagile batek emanak.

Haurrentzat ere izango dira saio bereziak, garbitasunak osasunean duen garrantziaz izango dira eskoletan, helburu horrekin prestatutako irakasleen bidez.

Eskerrrak eman behar dizkiogu Andoaingo udalari proiektuarekin duen konpromisoaz eta eskaintzen digun laguntzaz, proiektu honen lehen fasean ere laguntzaile izan baikenuen.