Aniqa Banoren egonaldia amaitu da.

2016/11/12
Aniqa Bano Euskal Herrian egiten ari den itzulia amaitu da. Astezkenez Bilboko Rekalde Aretoan hitzaldi bat eman zuen Pakistango haur gor-mutuen egoera azalduaz eta ama eta hezitzaile bezala haur hauekiko hartu duen konpromisoa argituz.
Card image cap

Aniqa Bano Euskal Herrian egiten ari den itzulia amaitu da. Astezkenez Bilboko Rekalde Aretoan hitzaldi bat eman zuen Pakistango haur gor-mutuen egoera azalduaz eta ama eta hezitzaile bezala haur hauekiko hartu duen konpromisoa argituz. Berrogei bat lagunen aurrean emandako hitzaldian, Aniqa emakume ekintzaile eta ausart bezala azaldu zen.

Ezbeharraren aurrean hazi eta hasten duen bidea bere egoera beretsuan daudenekin konpartitzen duen emakume bat noraino iritsi daitekeen erakutsi zigun. Guztia gutxi balitz, komunikatzaile on bat dela erakutsi zigun konbentzimendutik eta berau gauzatzetik erator daitekeen mezua oinarri hartuta.

Hitzaldia zirraragarria eta erakusgarri handikoa izan zen, bakarrik bi alaba gor-mutu jaiotzean bere bizitza osoa gabezia hori duten haurren heziketan bere senarrarekin batera ematea erabakitzen duen emakumearen testigantzatik sor daitekeena izan daitekeen moduan. Aniqak autobus-egile Irizar kooperatibaren instalakuntzak ezagutu zituen, artatzen dituen haur batzuen hezkuntza eta ostatze gastuak kooperatibak ordaintzen dituelako. Oso bisita txundigarria izan zen berarentzat.

Beasaingo La Salle ikastetxean ere eman zuen hitzaldia OHOko 4.ikasturteko neska-mutilekin bere bizi-esperientzia partekatuaz. Euskadira egin duen itzulia amaitutzat emanda, Baltistanerako bidean da dagoeneko bere senarrarekin batera eskolan dituzten 26 haurren hezkuntzaz arduratzeko.

 Lotura honetan Goierrira egin zuen bisitaldiari buruzko Hitzan argitaratutako artikulua irakurriko duzue.