Aniqa Banori buruzko albisteak.

2016/11/08
Aniqa banore bizitzak eta ekintzak jakinahia sortu dute gure artean. Hona hemen berari buruzko idatzi eta elkarrizketak.
Card image cap

Ongizatea gizartearen ardatz edo helburu dugun mendebaldeko herrietan ez da erraz aurkitzen beren bizitza proiektua besteen ongizateari eta bereziki gutxituei, ezinduei edo elbarriei ezeren truke eskaintzen dieten pertsonarik. Aitzitik mendekotasun legerik eta babes soziala zer den ezagutzen ez duten estatuetan guztion miresmena merezi duten adibideak aurki ditzakegu.

Aniqa Bano, Hushe Ibarrean jaiotako emakume gaztea horietako bat da. Bere bizitza eredugarria da arlo horretatik begira, eta dudarik gabe hedabideen jakin nahia ere pizten du gurera etorri denean. Adibide gisa, egun hauetan berari eta bere lanari buruz argitaratutako bi albisteok. Bata El Diario Norteren edizio digitaletik jaso dugu, eta bestea SER kateak

argitaratutako elkarrizketa batetik.

Gogoan izan, bihar 9, arratsaldeko 7ean Bilboko Rekalde Aretoan Aniqa eta bere mezua ezagutzeko aukera izango duzuela.