Argazki erakusketa irailaren 19tik urriaren 1era, Olaztiko Kultur Etxean

2014/09/16
Argazki erakusketa eta hitzaldia: “Zortzi milako mendiak izotza eta harria baino gehiago dira; emakume izatea Baltistanen”
Card image cap

Olaztiko Kultur etxeko arduradunek albiste hau bidali digute.

Argazki erakusketa eta hitzaldia: “Zortzi milako mendiak izotza eta harria baino gehiago dira, emakume izatea Baltistanen” Argazki erakusketa. Irailaren 19tik urriaren 1era izanen da, Olaztiko Kultur Etxeak antolatu duen Kultur Astean.

Erakusketa irekita egonen da jarduera bakoitza hasi baino bi ordu lehenago. Dokumentalaren proiekzioa eta bisita gidatua argazki erakusketan. Urriaren 1ean izanen da, 20:00etan, Olaztiko Kultur Etxean.

 Pakistanen iparraldean Baltistan dago. Karakorum mendikatean dago, eta leku magiko hartan daude mundu osoan 6.000 metrotik gora duten mendi kopuru handiena. Baltistan Fundazioa GKE txikia da, eta mendizaleek sortu zuten, Félix Iñurrategi hil zenean. Gure helburua da eskualdeko biztanleei hainbat gaitasun eta azpiegitura ematea, aukera izan dezaten gizon eta emakumeen arteko berdintasuna oinarri hartuta hango ekonomia garatuko duen berezko eredua kudeatzeko. Basatia bezain zoragarria den leku hartako bizi baldintzak ikaragarri gogorrak dira. Herrixkak 3.000 metrotik gora daude, eta tenperaturak muturrekoak dira. Lehenbiziko proiektuak martxan jarrita, emakumeen egoera larria zela ohartu ginen. Horregatik, hain zuzen ere, duela urte batzuk hasi ginen lanean egoera hura hobetzeko.Neskak eskolatzea eta emakume helduak prestatzea funtsezko helburuak dira guretzat.

Zorte handia dugu, gainera, Baltistan Fundazioko boluntario olaztiar bat dugulako. Pakistanetik heldu berria da, eta proiektuan izandako bizipenen berri emanen digu.