Argazki erakusketa Lakuntzan.

2014/05/10
Maiatzaren 16 eta 17an, Lakuntzako udalak antolatuta, eta Udaletxeko erakusgelan, Ibon Azpilikuetaren argazki erakusketa ikusi ahal izango da.
Card image cap
Maiatzaren 16 eta 17an, Lakuntzako udalak antolatuta, eta Udaletxeko erakusgelan, Ibon Azpilikuetaren argazki erakusketa ikusi ahal izango da. Hilaren 16an 19etatik -21ak arte, eta 17an, larunbata, 12etatik-14 arte eta 17etatik-20ak arte. Erakusketa honetan Hushe ibarreko pertsona eta paisaiak islatu nahi izan ditu Ibon Azpilikuetak, eta tokian egindako argazkiek bertako bizitzaren gako batzuk ulertzen laguntzen digute. Lakuntzako Kultur astean kokatzen da erakusketa, eta beste hainbat ekintzekin batera egingo da programa zabalago baten barnean. Aipatzekoa hitzaldi interesgarri bat: Jinbar, viaje al  abismo en Etiopía. Lakuntzako udalak diru ekarpen bat egingo dio Fundazioari. Guztiak dira beharrezkoak eta eskertzekoak.