Aurtengo WOP-Mendi Festival saria Baltistan Fundazioarentzat.

2020/10/05
Azken urteotan, 2014an hasita hain zuzen, WOP eta BBK mendi Festival Bilbao-Bizkaiak mendizaletasunaren balioak ordezkatzen dituen pertsonaia, erakunde edo ekimen bati ematen dioten saria aurten Baltistan Fundazioarentzat izango da.
Card image cap

Guretzat ohore ikaragarria da  mendizaletasunaren balioak -elkartasuna eta konpromisoa tarteko- aitortzen duen sari hau jasotzea, eta zer esanik ez, aurreko urteetan jaso duten guztiekin partekatzea. Sari hau Baltistan Fundazioa osatzen dugun langile, boluntario, eta gurekin orain eta lehenago izan diren pertsona eta erakunde guztiena da, Baltistango kontrapartea barru. Sariaren berri ematen duen antolakuntzaren oharra irakur dezakezue lotura honetan.