Baltistan Fundazioa Bilboko Rekalde aretoan.

2014/12/17
Abenduaren 21 arte ikusgai jarraituko dute, Fundazioak Bilbo Mendi Festibalaren harira, Rekalde aretoan antolatu dituen erakusketa eta DVD emanaldia.
Card image cap

Abenduaren 21 arte ikusgai jarraituko dute, Fundazioak Bilbo Mendi Festibalaren harira, Rekalde aretoan antolatu dituen erakusketa eta DVD emanaldia. Zehazki, Ibon Azpilikuetaren argazki erakusketa, eta 10. urteurrena aitzakia hartuta Bernat Alberdik egin zuen DVDa. Honetaz aparte, Hushe ibarreko Vocational Centreetako emakumeek egindako zenbait lan ere ikusi ahal izango dituzte bisitariek.

Hilaren 10ean egin zen erakusketaren aurkezpen ekitaldian, Bizkaiko Kultur Diputatu anderea, Josune Ariztondo, eta hainbat mendizale ezagun izan ziren; hala nola, Alberto Iñurrategi, Jon Lazkano, Jose Carlos Tamayo, Juanjo San Sebastian, Tasio Ortiz eta Jonatan Larrañaga.