Baltistan Fundazioko boluntarioen eguna.

2014/10/02
Iaz bezala, Fundazioko boluntarioak bilduko dituen egun bat antolatu nahi dugu aurten ere. Hautatu dugun eguna urriaren 25a izango da.
Card image cap

Iaz bezala, aurten ere Fundazioko boluntarioak bilduko dituen egun bat antolatu nahi dugu. Hautatu dugun eguna urriaren 25a izango da uztailean egindako deialdiak ez baitzuen arrakasta handirik izan. Helburua da, Baltistan Fundazioaren arlo desberdinetan lanean ari diren boluntarioak biltzea, elkar ezagutu, beste lan-taldeen berri izan, eta azken batean, garrantzitsuena, lagunen arteko harremanak sendotzea.

Beren boluntario lana utzi behar izan dutenak edo laster batean hasi nahi dutenak ere ongi etorriak izango dira. Eguna, nola ez, mendi ibilaldi erraz batekin hasiko dugu. Araotzetik Degurixako larreetara joango gara oinez. Ordu t´erdiko ibilaldi erraza (joatea), baldin eta gidariek okerren bat egiten ez badute. Ondoren bazkaria Oñatiko elkarte batean, agian Arantzazun, ekonomikoagoa egite aldera.

Kafe orduan urteko gorabeheren berri emango du presidente jaunak entzun nahi duenarentzat. Animo, eta joan nahi izanez gero, eman zuen asmoen berri helbide elektroniko honetan: proiektuak@felix-baltistan.org. Aurrerago, eta emailez, hitzorduaren berri izango duzue.