Bergarako Udala beste urte bat gehiago…

2012/01/20
Felix Baltistan Fundazioa sortu zenetik, Bergarako Udalak bere babesa eta laguntza eskaini digu Husheko bailaran aurrera eramaten hasi diren proiektu ezberdinak garatzeko urtean behin garapenerako lankidetzari eskaintzen dizkieten diru-laguntzen bidez.
Card image cap


Diru-laguntza hauei esker, hobekuntza nabariak igarri ditu FBF erakundeak bere eguneroko lan jardunean eta garatutako proiektuetan: ur edangarria Baleginen eta sentsibilizazio kanpaina (2007); nekazaritza, fruta eta ortuko uztak (2008); ekoturismoa (2009); irakasleen zentrua hezkuntza mailan (2010) eta Khandeko prozesua (2011).

Bizi dugun garai zail hauetan ere, Bergarako Udalak gure finantziazio bide izaten jarraitzen du. Horregatik aurten ere Khandeko azpiegitura proiektua aurrera eramaten jarraitzeko babesa eman digu.

Lortutako fondoak, ‘New Khande’ herria urez hornitzeko egingo den azpiegiturak garatzeko erabiliko dira. 3 kilometrora kokatuta dagoen distantziatik egingo da azpiegitura hori. Ondorioz, herritarrek hobekuntza igarriko dute osasunean, elikaduran edota nekazaritzan, besteak beste.

Modu honetan babes hau eskertu gura diogu Bergarako Udalari eta espero dugu luzaroan irautea