Bermeo Baltistanekin kooperazioan jarrai

2012/02/03
Bermeoko udalak 2008. urtetik luzatzen dizkio laguntzak Felix Baltistan Fundazioari.
Card image cap

2008. urtetik jasotzen du Felix Baltistan Fundazioak Bermeok eskainitako babesa eta laguntza ekonomikoa Hushé bailaran proiektuak aurrera eraman ahal izateko. Urtean behin garapenerako lankidetzari eskaintzen diren diru-laguntzei esker, FBFk aurrera dirau, aurrera Bermeoren laguntzagatik.

2008. urtean, Balegonen ur edangarria ezartzeko diru-laguntza luzatu zigun, 2009. urtean, Ekoturismoa aurrera eraman ahal izateko. 2010 eta 2011. urteetan energia berriztagarrien sailari dedikatu dio bere babesa Mondragon Unibertsitatearekin (MGEP) lan egin duena, lehenik labe solar bat eta albertxikoak lehortzekoa diseinatu zen, eta aurten, berogailu ekonomikoa eta komun lehorra optimizatu eta adaptatzeko proiektuari bideratu du diru-laguntza.

Eskainitako azkeneko diru-laguntza, Thalisen dagoen “etxe modeloan” ezarriko diren komun eta berogailuak garatzeko erabiliko da, joan den urteko udan eta aurtengo udan egon diren hondamendien ondoren berreraikitzen ari baita, garapen iraunkorra bultzatuz eta bertako jendea haren garapenaren jabe izaten jarrai dezaten bermatuz. Proiektu honek beste hainbat sailetan izango du islada, emakumeengan hain zuzen ere, haiek baitira etxe barnean ordu gehien ematen dituztenak. Horregatik gaizki ebakuatutako keak osasun arazoak sortzen dizkie hala nola, birika belztuak, eztulak, begi gorriak, egurra biltzeko egin beharreko esfortzuak, e.a.  Gainera, komun lehorrekin bertako biztanleak higienearen garrantziaz kontzientziatu nahi dira.
Arazo hauek saihestean, nutrizioa eta haien bizibaldintzak orokorrean hobetzeko balioko izan du.

Honela, eskerrak ema nahi dizkiogu Bermeoko Udalari emandako laguntza guztiengatik, eta espero dugu luzaroan horrela izatea.