Beste Begirada Batzuk zikloaren balorazioa

2016/02/05
Card image cap

Zikloaren helburuetako bat izan da Islamaren argazki positiboa azaleratzea burrunban datozkigun albiste negatiboei aurre egiteko. Alde honetatik pozik gaude hiru hitzaldietara 250 lagun inguru etorri direlako, eta hitzaldietan azaldutako ideiak gizarteratzeko orduan ere, hedabideek emandako laguntza eta sortutako interesa handiak izan direlako. Esan gabe doa Mikel Alonsoren erakusketak  ikaragarri lagundu duela zikloaren arrakastan, eta era berean, zikloak eta erakusketak laguntza  handia eman digutela Hushe Ibarreko neskentzat ikasketa bekak lortzen. Horren isla dira erakusketak jasotako 4.000 bisitak eta aste hauetan saldu diren 350 bonoak.

Egindako lanaren emaitzak are gehiago gizarteratu nahian, beste hiriburu batzuetako eragile garrantzitsuekin ari gara harremanetan, eta espero dugu epe labur batean Euskal Herriko eta Estatuko beste lurralde batzuk ere Mikelen argazkien eta Baltistan Fundazioaren berri izatea.

Hemen, Baltistan Fundazioaren balorazio osatuago bat irakur dezakezue.