Bidali argazki digital bat neska bat eskolatzen laguntzeko.

2015/02/03
Gaur aurkeztu dute Bilbon MUko egoitzan, Baltistan Fundazioko eta Mondragon Unibertsitateko ordezkariek, bi entitateek izenpetutako hitzarmena.
Card image cap
Gaur aurkeztu dute

Bilbon MUko egoitzan, Baltistan Fundazioko eta Mondragon Unibertsitateko ordezkariek, bi entitateek izenpetutako hitzarmena.

Hitzarmenaren bidez bi entitateek Erronka proiektua bultzatuko dute, eta Mondragon Unibertsitateak bere aldetik, 100 neska Hushe Ibarrean urtebetez eskolaratzeko eta bi irakasleren prestakuntza saioak ordaintzeko 6.300 € emango ditu proiektua amaitzean.

Erronka irudimentsu hau herritarrek bidalitako argazkietan oinarritzen da, eta amaitutzat emango da 8.035 argazki lortzen direnean, hain zuzen Gasherbrum-IIren altuera metrotan. Anima zaitez eta igo argazki bat, ez du zuretzat kosturik eta neska baten matrikula ordaintzen lagun dezakezu ideia bitxi honen bidez.