Bihar, urriaren 17, Mila Ramosen hitzaldia Barrainkuan arrtsaldeko 7etan.

2017/10/16
Baltistan Fundazioak antolatzen duen Beste Begirada Batzuk hitzaldi zikloaren 3. aroan, Mila Ramos izango dugu bihar Bilboko Barrainkuako Udal aretoan.
Card image cap

Baltistan Fundazioak antolatzen duen Beste Begirada Batzuk hitzaldi zikloaren 3. aroan, Mila Ramos izango dugu bihar Bilboko Barrainkuako Udal aretoan.

Mila Ramos, Mujeres en Zona de Conflicto (MZC)

Gobernuz Kanpoko Erakundearen presidentea eta sortzaileetako bat dugu. MZCk hainbat lurraldetan dihardu bere egitasmoak gauzatzen: Kolonbia, Peru, Maroko dira horietako batzuk.

Bosnian kazetari bezala lan egin ondoren bertan ikusitakoek bultzatu zuten lankidetza eta generoa uztartuz guda esperruetan emakumeek jasan behar izaten dutenaren salaketa eta prebentzio jardueretan aritzera. Ikuspegi honetatik abiatuta ulertu behar dugu Bilbon emango duen hitzaldiaren izenburua eta edukia: “ Las mujeres en la nueva cartografía de las migraciones”.

Emakume honen bizipenak eta ekarpenak ezinbestekoak arazo hauei hurbildu edota sakondu nahi dutenentzat. Sarrera libre izanik, horra gure gonbidapena.