Bilbo-Matxulu-Bilbo tailerra Mikel Alonsorekin.

2016/01/04
Bilboko Rekalde Aretoak tailer bat antolatu du haurrentzat urtarrilaren 9rako.
Card image cap
Bilboko Rekalde Aretoak 4 eta 11 urte bitarteko haurrentzat tailer bat antolatu du

urtarrilaren 9rako goizeko 11etatik 13etara. Doako jarduera izan arren, izena eman beharko da aldez aurretik, eta gutxienez heldu batez lagunduta joan beharko dira haurrak. Tailerrean Mikel Alonsok Matxulura egin zuen ikustaldian ezagutu zituen pertsonaien berri jasoko dugu Mikelek berak azalduta. Gehien bat, argazkietan agertzen direnak hobeto ezagutzeko parada izango dugu, eta euren bizitzako alderdi interesgarri asko azalduko dizkie Mikelek tailerrera joango direnei: ogibidea, nola bizi diren, zer egiten duten haurrek ikastetxean, eta abar.