Bilboko Burtsan, Hushe ibarreko emakumeak argazki erakusketa ikus daiteke.

2014/02/20
Hushe ibarreko emakumeen bizitza jasotzen duten argazkien erakusketa ikusgai dago Bilboko Burtsan otsailaren 28ra arte.
Card image cap
Hushe ibarreko emakumeen bizitza jasotzen duten argazkien erakusketa ikusgai dago Bilboko Burtsan otsailaren 28ra arte. Ondoren, erakusketa Bilboko San Francisco Kultur gunean izango da martxoaren 4tik 14ra arte, eta amaitzeko Leioan (Kulturetxean) ikusteko aukera izango duzue martxoaren 17 eta 28a bitartean. Erakusketako argazkiak Ibon Azpilikuetarenak dira. Martxoaren 13an, erakusketa San Francisco Kultur gunean egongo dela baliatuaz, Baltiar Arima filma ikusteko aukera izango da arratsaldeko 19:00etan.