Bono kanpainaren behin-behineko balantzea.

2016/04/07
2016ko ikasturtea Hushe Ibarrean hasi berritan, bono kanpainaren balantzea egitea dagokigu
Card image cap

Hushe Ibarreko neskatilak eskolatzeko kanpaina itxi dugu behin-behinekoz, 27.200 €ko sarrerekin, 544 bekari dagokion kopuruarekin hain zuzen, helburutzat geneukan 600ekotik oso gertu.

Bono bat erosi duten guztiei eman nahi dizkiegu eskerrak, lehenengo gugan ezarritako konfidantzagatik, baina bereziki euren dohaintzei esker Felix Foundation Baltistantek bultzatu eta Baltistan Fundazioak kofinantzatzen duen hezkuntza proiektuko zortzi eskoletan 2016ko ikasturtea hasi ahal izan delako.

Oraindik, tantaka dohaintza batzuk iristen jarratizea espero dugu behin-betiko itxiera egin aurretik, eta horiek kanpainaren helbururantz, hots 600 neskatilen urteko eskola gastuak ordaintzeko bidea egitea. Ikasturte hasieraren berri eskatu dugu, matrikula kopuruak, generoekiko banaketa,baina Ibarrekoekin harremanetan jartzeko zailtasunak ditugu azken hilabeteko euri-jasa eta luiziek eragindako kalteek Ibarra komunikazio barik utzi dutelako.

Informazioa jaso ahalaz bat gure webgune honetan txertatuko dugu.