Bono kanpainaren behin betiko balantzea

2016/04/21
Atxiki dugun PDFan ikusi ahal izango dituzue 2016ko Hushe Ibarreko eskolatze hainbat datu, eta igorri dizkiguten eskoletako neska-mutikoen zenbait argazki eta eskertza gutun.
Card image cap

Bono kanpainaren azken balantzeak ez du asko aldatzen duela gutxi argaitaratu genuen behin behinekoa. Azken kopuruak berdinak dira, baina merezi du azpimarratzea diru-truke on bat lortuta eta urtean zehar tantaka iristen diren dohaintzei esker, hurrengo ikasturteko diru-kopuruak hobetzeko balio ohi dutenak,  posible izan  dela 593 nesken eskolatzea ziurtatzea.

Atxikitzen dugun PDFan begiratzen baduzue ohartuko zarete Gobernuko hainbat eskola bat egiten ari direla Public Schooletako gurasoak eta Felix Foundation Baltistan lantzen ari diren hezkuntzaren hobekuntza planarekin. Urtean zehar, Taliseko Government Schoolek, ikasle kopuruari dagokionez eskualdeko garrantzitsuenetakoa,  planarekin bat egitea espero dugu.

Gure hurrengo erronka, Machulon bi gela berri eraikitzea izango da, Bigarren Hezkuntza eskaini eta ikasleen artean, bereziki nesken artean, lehen hezkuntzatik jauzia egiterakoan gertatzen den eskola-uztea ekiditzea.