Covid-19aren eragina Baltistanen

2020/04/04
Hau da COVID-19ren egungo egoera Gilgit Baltistanen bertako iturrietatik jakin ahal izan dugunez.
Card image cap

Skardu, Shigar, Ghanche eta Kharmang dira Baltistaneko barrutiak

Baltistanen 80 kasu baieztatu dira COVID-19 birusarekin. Zorionez, ez dago heriotza kasurik. Txostenek diote bi kasu arrakastaz osatzen ari direla.

Pakistan osorako itxiera partziala iragarri du gobernuak 2020ko maiatzaren 31ra arte. Bankuak, ospitaleak, elikagai dendak, fruta eta barazki dendak, posta bulegoa zabalik daude. Jendeari ateratzeko aukera ematen zaio, beharrezko lana egiteko.

Pakistango armadak herrialdearen kontrola hartu du, egoera mendean izateko. Poliziak eta militarrak daude nonahi, jendeari erraztasunak emateko, baita egoki jokatzen ari ez den jendea atxilotzeko.

Ekonomia, ordea, oso kaltetuta ikusten da. Pakistanen bezala, jende gehiena egunan bizi , beraz, itxiera partzial honekin izugarri sufritzen ari dira. Gainera, benetan zaila da lana modu normal batean egitea.

Baina gobernua behar adina neurri hartzen ari da pobreziaren mugaren azpitik bizi den jendearengan pentsatuz. Hiru proiektu daude iragarrita gobernuak.

1.- Ehsaas programa: Programa honetan gobernua 12000 rupia pakistandar (70 euro) ematen ari zaie beharra duten familiei.

2.- Arrazionamendu programa: Programa horretan, gobernua janaria doan ematen ari zaio beharra duen jendeari.

3.- Tigre indarra: Programa horretan gobernua boluntario talde handia egiten ari da hiri bakoitzean, eta COVID-19aren egoera kontrolatzeko eta jendeari laguntza emateko trebatzen ari dira.

Baltistango gazteria ere egoerarekiko sentibera izaten ari da. Inguruan duten jende pobrea  eta jatekorik ez duena lagunten ari dira. Gazteak herritarren dohaintzak biltzen ari dira, pertsona horiei laguntzeko.