Erakusketa ibiltaria Olaztitik Altsasura.

2014/10/16
Urriko 22tik 26ra zabalik egongo da Altsasuko Gure Etxean “Zortzi milako mendiak izotza eta harria baino gehiago dira, emakume izatea Baltistanen” Argazki erakusketa.
Urriaren 22tik 26ra zabalik egongo da Altsasuko Gure Etxean “Zortzi milako mendiak izotza eta harria baino gehiago dira; emakume izatea Baltistanen” argazki erakusketa. Altsasuko emakumeen taldeak antolatutako ekimen honen barruan Baltistan Fundazioaren 10 . urteurrenaren aitzakiaz egindako DVD bat proiektatuko da 23an, eta horrekin batera erakusketaren bisita gidatu bat ere izango da.