Errenteriako Udalaren diru-laguntza

2016/09/23
Errenteriako (Gipuzkoa) Udalak Hushe Ibarreko emakumeen autonomia eta ahalduntzea lantzeko proiektua 6.509 euroz lagunduko du.
Card image cap

Epe laburrean (berez abian da) dugun helburuetariko bat da Hushe Ibarrean Fundazioak sortutako emakumeen zortzi bilguneak martxan edukitzea,  emakumeen prestakuntza toki bihurtuz bide batez, euren autonomia eta ahalduntzea bultzatzeko helburuarekin aurrera egiteko.

Emakumeen parte hartze aktiboa bultzatu nahi dugu Ibarreko zortzi herrietako zentruetan, eta eurak (emakumeek) azaldutako beharrei erantzunaz pretsakuntza egoki bat emateko aukerak zabaldu nahi dizkiegu. Horretarako ezinbestekoa da herri bakoitzeko Vocational Centre bat zabalik eta aktibo mantentzea.

Errenteriako (Gipuzkoa) Udalak proiektua diruz laguntzeko 6.509 €ko kopurua esleitu digula jakin arazi digu. Laguntzak ez ditu estaltzen zortzi Vocational Centreetako gastu guztiak, baina bultzada garrantzitsua da eta espero dugu beste toki batzuetan egindako laguntza eskaerekin batera, ezarritako helburuetarantz lanean jarraitzeko aukerak borobilduko direla.

Mila esker gure izenean Errenteriako Udalari, eta baita, zalantzarik gabe, proiektu honen onuradun izango diren emakumeen izenean.