Erreskate-lanak Gasherbrum IIn

2017/07/26
Alberto Iñurrategi, Mikel Zabalza eta Juan Vallejok italiar mendizale bat erreskatatu dute Karakorumeko Gasherbrum II mendian.
Card image cap

Hedabide orokorren eta Walk On Project-en webgunearen bidez jakin izan dugu Alberto Iñurrategi, Mikel Zabalza eta Juan Vallejo mendizaleek heriotzatik libratu dutela Gasherbrum-IIn 7.100 metrotara isolatuta zegoen italiar bat.

Ez da lehen aldia euskal mendizaleek elkartasun eredu bihurtzen direna goi-mendietan lagunek bakarrik utzitako mendizaleak lagunduz. Gogora datorkigu Nanga Parbaten gertatutako antzeko pasadizo bat non Iñurrategi anaiak, Jon Lazkano eta Jose Carlos Tamayo protagonista izan ziren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren aitortza eta laguntza ekonomikoa jasota, Fundaziora bideratu zuten Hushe Ibarrean sortutako larrialdi egoera bati irtenbidea emateko. Hain zuzen, Alberto Iñurrategi eta Jon Lazkanok sortu zuten Baltistan Fundazioa beste hainbat lagunekin batera, eta gaur egun erakunde horrekin konprometituta jarraitzen dute biak Patronatuko kide bezala.

Baltistan Fundazioa osatzen dugunok harro gaude elkartasun eredu horiek gurea artean izateaz, eta sentimentu hori Mikel Zabalza eta Juan Vallejorentzat ere hedatzen da eurak ere salbamendu honen parte aktiboa izan direlako. Bai italiar hedabideek (Alpinisti e montagne, Valsassinanews), euskaldunek,  eta estatukoek , euskal mendizaleek euren helburuak eguraldi eskasagatik baztertuta,elkartasun-ekintza harrigarri hau burutzeko 2.000 metroko izotz eta elur pareta bat 12 ordutan gainditu behar izan dutela azpimarratu dute. Gure aitortza hiru mendizaleei.