FBF Donostiako Mutualiako Gabonetako Merkatuan

2012/01/12
Aurten ere, FBFko Osasuneko saila Donostiako Pakea klinikan 2 alditan egon dira Gabonetako Merkatu Txikian.
Card image cap

Aurreko urtean bezala, FBFko osasun proiektuak finantzatzeko dirua batu da bertan bigarren eskuko hainbat produktu salduz. Diru hau batu ahal izateko Mutualia Gipuzkoako langileen laguntza handia da erropa, liburu, jostailu, e.a. bezalako produktuak eman dizkigute bertan saltzeko.

Ondoren, bi egunetan, klinikan irekitzen da merkatua betako langile eta pazienteek gauza guzti hauek ikusi eta erosi ahal izateko. Produktu guzti hauen prezioa sinbolikoa izan ohi da, helburua saltzea da fundazioari laguntza moduan eskaintzen baitzaio diru hau.

 

Mutualia_1

Irudia 1 : Mutualiako Merkadilloa.

Aurten gainera isteko zegoen Lekeitioko Kontxi arropa dendak haren laguntza eskeini digu arropa prenda desberdin pila emanez bertan saldu ahal izateko. Hari esker izan da aurten ateratako diru laguntza.

Mutualia_2

Irudia 2 : Mutualiako Merkadiloa.

Honen ondoren, saltzen ez diren gauzak Tolosako Laskorain Ikastolak antolatzen duen Merkatu Txikira eramaten dira, bertan berriro saltzen saiatzeko.

Gero, saldu ezin izan dena Saharara bidaltzen dute Tolosan antolatzen diren karabana desberdinetan, bertan aprobetxatu ahal izateko.