FBF energia berriztagarrietan eredu nazionaletakoa da!

2012/02/28
Felix Baltistan Fundazioa 2009. Urtean hasi zen energia berriztagarrien integrazioa burutzen proiektu ezberdinetan: eguzki sukaldeak, albarikoke lehorgailuak, eguzki ur beroa eta estazio meteorologikoen instalazioa burutuaz.
Card image cap


Orain, 3 urte beranduago, estatu mailako Energias Renovables aldizkariak Fundazioaren ekintzak eredu gisara erabili ditu: Link-a 54.orrialdean

Fundazioak burutu duen lana bi fasetan garatua izan da orain arte. Alde batetik, lehen ikerketa eta hiru prototiporen integrazioa burutu zen, proiektua “El desarrollo humano y las energías renovables” liburuan laburbilduz.

Ondoren, Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean, prototipoen hobekuntza eta estazio meteorologikoko datuen interpretazioa burutu zen.

Proiektua orain Baltien eskuetan dago, eta beraiek baloratuko dute eginiko objetuen proposamenak eguneroko bizitzan integratu nahi dituzten. Hau da giza garapen endogeno baten benetako funtsa; elkarbanaturiko arazoaren identifikazio prozesua, parte hartze prozesuekin era komunitarioan buruturiko irtenbide proposamena eta azkenik, hego aldearen askatasunaren bermea emaitza berriak ezartzerako orduan.

Artikulua hemen ikusgai