FBF Guadalajarara zabaldu da.

2012/03/28
Nola hasi zen guztia?
 Iazko udaran, Ramon Portillari Layla Peak-erako espedizioan laguntzeko aukera izan nuen. Halako gauzak gertatzen dira. Egun batean erabakia lotsakor hartzen duzu eta konturatzen zarenerako han zaude, mendiz eta jende adeitsuaz inguratuta.
Card image cap

Niretzako inpaktu handia izan zen. Munduko bestelako  herrialdeetara bidaiatu dut baina, inoiz ere ez horrelako aldaketa kulturala duen herrialdera, Pakistanera. Khandeko eskolan umeekin izandako topaketak eta hartu-emanak inpaktu handia eragin zidaten.Irakaslea naiz Guadalajarako hezkuntza bereziko eskola batean eta ez dakit nire esperientzia pertsonalagatik edo inozokeriagatik, baina nire lan arloan gehien baloratzen dudana umeen poztasuna da, eta ez hauen curriculuma.

Horrez gain, mendizale porrokatuekin nindoan eta Gondogoro La (5.600 metro) mendia igotzera animatu ninduten. Pentsa! Monte Perdido (3.35 metro)  zen ordura arte igo nuen mendirik  garaiena. Sekulako abentura izan zen; pakistandarrak zapatila hutsekin eta zoru lisodunak zeramatzaten, eta izotz artean, ni laguntzen ninduten oinak dardarizoka nituela…

Hortxe abiatu nuen nire proiektu xumea: Khandeko Amin Brakk Public School-i laguntza ekonomikoa eskaintzea.

Proiektuaren hasieratik gaur egunera

Espainiara iritsi nintzenean, ez nintzen gauza izan nire ideiak antolatzeko. Ez nekien nondik hasi, nola eta norekin… Baina Fundazioarekin jarri nintzen harremanetan eta mendiaren elkartasunerako bidea egiten lagundu didate ordutik.

Sharbi Nima hezkuntza proiekturako gauza asko egin ditut. Asko gustatzen zait izen hau, “egunsentia” esan nahi du baltieraz eta halaxe jarri nion izena nire proiektuari. Sharbi Nima Guadalajara proiektua.

Pertsona talde bat, lankideak eta lagunak, eskulanen tailerra antolatu dugu eta Taller Kosturika izena jarri diogu. Fundazioarako gauza asko saldu ditugu.

Egun batean, zerbezatxo batzuk hartzen geundela, Ramón Portillak esna zidan Guadalajarako Mendi Jardunaldietan proiekzioa egiteko aukera banuen, diru hori Khandeko eskolarendako izango zela.
Esan eta egin, hitza hartu nion eta lanean hasi nintzen.
Martxoaren 12, 13 eta 14an egin ziren Guadalajarako Mendi Jardunaldiak, Alcarreño klubaren laguntzarekin.

Pepe Aldea, klubeko presidenteak gogorarazi dit, Ramon Portillaren hitzaldia ez balitz antolatuko, klubak ez lukeela motibaziorik izango eta jardunaldiak ez liratekeela egingo. 

Ez da lehen aldia Ramonek FBF-rekin kolaboratzen duena. Negu honetan, Mendi eta Abentura jardunaldiak egin dira Madrilen. Ramonek antolatu ditu eta saltoki bat jartzeko aukera izan zuen Erlojuaren Etxean. Bertan, emakumeek Machuloko Vocational Centerren egindako arropa, kamisetak, egutegiak, eta hezkuntza bonoak jarri zituen salgai.

Mendi eta Abentura jardunaldiak Madrilen, azaroa 2011

Alex Txikonek eta Jose Carlos Tamayok Karakorumaren gaineko hitzaldia eman zuten. Ramonek, une horretan Pakistango inguru apalduei laguntza eskatzen zieten bertaratutakoei.
Astean zehar, laguntza eta babesa adierazten zuten hitzak izan dira nagusi.  

GUADALAJARA_8.jpg

Irudia 1: Ramón Portilla eta Ester Ibañez 2011ko azaroko Mendi jardunaldietan, Madril.


Guadalajarako Mendi jardunaldiak

Guadalajaran, arrakasta handiagoa izan genuen. Ramonen proiekzioak, “munduko mendietan barrena”, izenekoak, nire zorionaren gailurra ukitu zuen. Berak beti esaten dit “enrredatzaile” bat naizela, baina hau ezin daiteke aurrera atera benetan barrutik sentitzen ez baduzu eta Ramon Portillak erromantizismoa jartzen dio guztiari.
Hiru egunetako jardunaldietan, Guadalajarako bizilagunek euren babesa erakutsi zuten kamisetak, egutegiak eta Kosturika tailerrean egindako produktuak erosiz.
Nire esker ona babesa eta laguntza eman didatenei. 

 

GUADALAJARA_3.JPG

Irudia 2 : Guadalajarako mendi jardunaldiak, 2012.


Batutako diruaren norabidea

Khandetik eskolen instalazioa hobetzeko, irakasleak kontratatzeko eta eskola material gehiagorako dirua eskatzen zen. Jose Manuel Ruiz eta Bhasarat Aliren laguntzarekin, nire erabakia izan da irakasle berri baten soldata ordaintzea hiru urtetako konpromisoarekin. Momentuz, andereño bat hasi da martxoan, kurtso hasieran. Naila Aga Khan University-n ikasitakoa da, Gilgit Baltistánen errekonozimendua duen unibertsitatean ikasitakoa. (GKEen oinarrien araberako hezkuntza akordioa betetzen duen unibertsitatean.)

Dena ondo joango dela espero dut,
adeitasunez,

Ester Ibañez