FBFren argazki erakusketa “elkartasunean mendia bide” Munitibarren.

2011/12/02
Abendu osoan zehar egongo da Pakistani buruzko erakusketa Munitibarreko Udaletxeko hirugarren solairuan dagoen ekitaldietarako gelan jarrita egongo da.
Card image cap

“Elkartasunean mendia bide” izeneko argazki erakuskea da. Bertan tamaina desberdineko argazkiak egongo dira, Matxuloko (Baltistan, Pakistan) biztanleen eguneroko bizimodua, bertako paisaiak, ingurunea, emakumeen bizitza, e.a. erakutsiko dira. Hushe harana hautatu da bertan FBFk gauzatzen dituelako bere laguntza ekintzak.

Bertako bizimodua benetan gogorra da, hori da argazkiek islatu nahi dutena, baina beti ere irribarrea galdu gabe. 10 urteotan FBFk gauzatu duen lanak haur, emakume eta gizonezkoei irria eragiten die, haiek baitra komunitatean gertatzen ari diren aurrerapenen partaide.

Animatu eta hurbildu erakusketa ikustera!! Irudiek 1000 hitz baino gehiago balio dute eta!!

 Munitibarrera nola iritsi...

Astelehenetik (abenduaren 5a) informazio gehiago izango duzue ondoko web orrian:

http://www.munitibar.org