Felix Baltistan Fundazioan mugimenduan gaude

2012/06/22
Felix Baltistan Fundazioan beharrezkoa den aldaketa prozesua bizitzen gabiltza honen etorkizunerako. Albert Einstenen esanetan “Ez gaitezen saiatu gauzak aldatzen beti bagabiltza berdina egiten. Krisia da pertsona eta herrialdeei eman diezaiokeen bedeinkazio hoberena, krisiak garapenak dakartzatelako. Krisirik gabe ez legoke erronkarik eta erronkarik gabe bizitza errutina da”. Gogoratu dezagun krisi hitzaren jatorrizko hizkuntzan (greziera) aldaketa / aukera esan nahi duela eta hortaz, modu baikorrean pentsatuz, gogor eta ilusioz lan eginez ziur gaude aukera hau ondo baliatu dezakegula aurrera jarraitzeko.
Card image cap

Gaur egunean arrazoi ekonomiko eta finantzarioengandik igarotzen gabiltzan garai zailak direla eta, boluntariotzan oinarritutako trantsiziozko patronatu berria sortzearen beharra izan dugu Karakorum mendikate inguruan, K2 mendiaren magalean, bizi diren pertsonei beharrezkoa dituzten laguntzak emateko eta dagozkien giza eskubideen alde borrokatzen jarraitzeko. Gainera, beharrezkoa izan da fundazioaren izena aldatzea eta oraindik aurrera denok ezagutuko dugu Baltistan Fundazioa (BF) bezala, FBFek izan dituen solidaritate, errespetu eta garapenen balore berdinetan jarraituko duelarik. Modu berdinean, plan estrategikoa eta bere helburu zehatzak mantenduko ditu: baltitarren euskarria izatea euren garapen integrala lortzeko.

Gure asmoa hasieratik gardentasunez eta horizontalki lan egitearena da, baita abian dauden proiektuekin aurrera jarraitzearena ere Hushe Araneko herritarrekin lan eginez zuzenean. Halan eta guztiz ere, egoera berri honetan, ezin dugu duela hilabete batzuk bezala jarraitu lanean eta derrigortuta gaude aldatzera emaitza hobeagoak lortzeko.

Murgilduta gauden momentu kritiko honetan, beharrezkoa da guztion kolaborazioa. Hobekuntza neurriak ezartzen gabiltza proiektuak modu eraginkorrago batean kudeatzeko gai izateko. Hurrengoak dira patronatu berrian erabakitako neurri batzuk: alde batetik, Fundazioko azpiegiturako gastuak murrizten hasi gara, hau da, FBFek zeuzkan 4 langiletik 3 langabezira doaz eta bolondres modura jarraituko dute lanean, bestetik, gogor lan egiten ari gara diru sarrera berriak lortzeko.

Honekin batera, bururatzen zaizuen edozertan parte hartzera eta laguntzera animatzen zaituztegu, bai ekonomi mailan (momentuko diru laguntzak emonez momentu honi aurre egiteko) eta bai bestelako mailetan ere: proiektuen kudeaketa, web gunea, mendiko elkarteetan hitzaldiak, etabar. Ideia sinpleena ere ongi etorria izango da eta kontuan hartuko baita. Hortaz, anima zaitezte eta jarri harremanetan Fundazioarekin edozein aportazioren berri emateko mesedez.

Besterik gabe, guztioi eskertu nahi dizuegu zuon inplikazioagatik BFn, bazkideetatik hasita garai gogor eta erronkatsu hauetan partaide jarraitu eta jarraitzen duzuen guztiekin bukatuz, kontuan hartuz denbora eta esfortzua baino gehiago behar izan duela, eta gure pentsaerak eta aurrera jarraitzeko moduak Iparraldeko zein Hegoaldeko pertsonei inplikatuz egiten ditugula.
 
Hurrengo hilabeteetan egun ereiten gabiltzana bere fruituak ematea espero dugu. Jakinaren gainean izango zaituztegu momentu oro eta ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzen behar duzuenean.

MIla esker denoi!

Elkartasunean mendia bide.

BF