Felix Foundation Baltistan Covid-19aren aurkako borrokan engaiatuta.

Felix Foundation Baltistaneko boluntarioak lehengaiak banatzen.
Denbora honetan ez daukagu aurrekontu handirik, baina nahikoa 2.000 maskara eta xaboia prestatzeko Ibarreko sei herritan banatzeko. Beste erakunde bat ere bada lanean Machulon helburu berberarekin, eta adostu genuen eurak Machulon banatuko zutela materiala, eta Felix Foundation Baltistanek beste 6 herrixketan.
Herriz herri kontzientziazio saioak egin ditugu hizlari baten bidez. Bozgorailu eramangarria jartzen dugu herrixken goiko aldean, eta horrela egiten ditugu saioak. Herritarrak terrazetara igotzen dira eta entzuten gaituzte. Gauden egoeran ezin ditugu jendez betetako leku batean bildu distantzia soziala mantendu egin behar delako azalpenak eman eta materiala banatzeko saioetan.