Fundación Probitas de Catalunyaren diru-laguntza, osasun proiektuarentzat bultzada.

2016/07/07
Catalunyako Probitas Fundazioak diru-laguntza garrantzitsua eman digu osasun arloan ditugun proiektuak gauzatu ahal izateko.
Card image cap

Catalunyako Probitas Fundazioak diru-laguntza garrantzitsua eman digu osasun arloan ditugun proiektuak gauzatu ahal izateko. Kontuan izan behar dugu Osasun proiektua gure gogoeta estrategikoan onartutako ardatz nagusietako bat dela.

Proiektu honetan lau lerro nagusi landu nahi ditugu:

• Emakumeen osasun eta ahalduntzea, bereziki haurdunaldiaren inguruko prestakuntza eta osasun zerbitzuak eskaintzea, eta Osasun zentro baterako oinarrizko materiala. Emakumeen haurdunaldiak, erditzeak eta erditze ondorenekoak artatzeko.

• Haur jaio berrien artatze eta zaintza, amei eta osasun langileei prestakuntza saioak eskainiz.

• Eskola-haurren osasuna hobetzea, prestakuntza eta higiene ohiturak erakutsiz: beherakoa eragiten duten gaisotasunetan, eta azala eta asnarketarekin lotutakoetan eragingo da nagusiki.

• Etxeko osasunean gizonen parte-hartzea eta inplikazioa lortzeko komunitate-osasun saioak.

Diru-laguntza 24.968,14€koa da, eta esan bezala, Hushe Ibarrerako aurreikusitako osasun lerroak garatzeko bultzada eraginkorra izango da.