Fundazioko Boluntarioak Hushe Ibarrean

2014/09/19
Urte batzuk badira gure bolontarioak ez direla Hushe ibarrera eta Machulora joan.

Urte batzuk badira gure bolontarioak ez direla Hushe ibarrera eta Machulora joan. Aurten bidaia antolatu dugu abian diren proiektuen egoera ezagutzeko. Eguraldi txarrak eta euriteek ez diete eragotzi bertaraino iristea nahiz eta 45 minutuz hegazkinez egiten dena egiteko bi egun baino gehiago behar izan duten.

Inpresioak ezin hobeak dira hezkuntza mailan. 450 neska eskolaratzeko helburua geneukan eta 600 pasa dira aurten ibarreko eskoletan ari direnak. Gurasoak hezkuntzak duen garrantzia ulertzen ari dira, aurrez bekatutako hainbat gazteren ibilbidea ikusi dutelako. Konprometitzen ari dira seme-alaben hezkuntzarekin eta Munawar eskolako eredua hedatzen ari da ibarrean.

Bolontarioak itzultzen direnean albiste gehiago izango duzue, baina bitartean, Bilboko irrati batek Fundazioko presidenteari egindako elkarrizketa bat entzun dezakezue hemen.