Gabon hauetako oparirik onena: 50 € haur pakistandar baten urte osoko eskolaratzea ordaintzeko.

2013/12/27
Izenburu horrekin desnivel.com-ek artikulu bat argitaratu du Baltistan Fundazioak Machuloko Munawar eskolako 2014ko gastuei aurre egiteko abian jarri duen kanpainarekin bat egiteko.
Card image cap

Izenburu horrekin desnivel.com-ek artikulu bat argitaratu du Baltistan Fundazioak Machuloko Munawar eskolako 2014ko gastuei aurre egiteko abian jarri duen kanpainarekin bat egiteko. Desnivel aldizkariak bere agerkari digitalean argitaratutako artikuluak garbi erakusten du mendizaleek Baltistanekin eta bereziki Hushe ibarrarekin duten atxikimendua, eta Karakorumeko ibar honetako haur eta gazteen hezkuntzari ematen dioten garrantzia. Artikulua irakurtzea gomendatzen dizuegu, eta Baltistan Fundazioak egitasmo honekin ezarritako helburuekin bat bazatoz eta lagundu nahi baduzu honako kontuetako batean egin dezakezu zure dohaintza:

  •  Kutxabank: 2095 0000 71 9103522251
  •  La Caixa:2100 3885 12 0200088018
  •  Caja Laboral: 3035-0150-01-1500030050
Bihotzez eskertzen dugu Desnivel aldizkariak mendizaleen laguntzak bideratzeko egin duen lana, eta zer esanik ez, Munawar eskolak biziraun dezan zuen ekarpen ekonomikoa egin duzuen guztioi.