Galdakaoko Udalak eskola bat laguntzen du diruz Machulun

2016/09/29
Galdakaoko Udalak Machuluko Ashurpi auzoko Khadi eskolako hainbat jarduera finantzatu ditu 4.700 €ko ekarpen batekin.

Eskola hau, Machuluko Munawar eskolarekin dago elkartuta eta dagoeneko Hushe Ibar osoa hartzen duen hezkuntza egitasmo orokorraren partaide da. Kudeaketa mixtoko eskola izanik, Gancheko (Hushe Ibarra kokatzen den Baltistaneko barrutia) Gobernua eta Felix Foundation Baltistan ditu bultzatzaile. Laguntza honi esker, irakasleen prestakuntzan eta hobekuntzan urrats sendoak eman ahal izan dira eta nesken dohaineko eskolaratzea bultzatu ahal izan da. Zehazki, 60 neska eta 47 mutikok jaso dituzte laguntza honen onurak zuzenean naiz zeharka, eta baita 7 irakaslek, 3 gizonezkok eta 4 emakumezkok.