Gasherbrum IIko gailurra gertuago.

2015/04/22
Gasherbrum II igotzea mendizale prestatu eta trebatuen kontua da, baina bereziki talde lana. Mendizaleek azken erasoan behar duten material guztia garraiatzen duten zamaketariak, sukaldariak, gidariak…
Card image cap

Gasherbrum II igotzea mendizale prestatu eta trebatuen kontua da, baina bereziki talde lana. Mendizaleek azken erasoan behar duten material guztia garraiatzen duten zamaketariak, sukaldariak, gidariak… etxean geratu diren edota beste barik espedizioak jarraitzen dituztenen animo eta maitasunak ezin dira falta.

Guztia da beharrezkoa. Baltistan Fundazioa eta Mondragon Unibertsitatea

Gasherbrum IIren gailurrera iristen tematu dira.

Pausuz pausu, argazkiz argazki, igoeraren lehen mila metroak gainditu ditugu, eta saria Hushe Ibarreko 12 neskentzat beste hainbeste beka lortzea izan da. Taldea indartu eta lanean jarraitu behar dugu, urrats-urrats eta argazkiz argazki mendi gailurreko 8.035 metroak gainditu arte.

Mila esker orain arteko bidean lagun izan zaituztegunoi, eta animoak igoera honetan gurekin jarraitzeko asmoa duzuenoi.