Gilgit-Baltistan Pakistango probintzia berria izango da.

2020/09/21
1947an Pakistan sortu zenetik, Baltistango biztanleak baztertuak izan dira legez, ez baitute Indiarekiko gatazka tarteko, eskubide administratibo-politikorik izan. Poliki poliki irabaziaz joan dira eta badirudi epe labur batean Pakistango eskubidedun hiritar izango direla.
Card image cap

Eskolek dotazio hobeak izango dituzte epe laburrean.

Pakistango Gobernuak Gilgit-Baltistani probintzia estatusa ematea erabaki du. Herritarrek aldarrikatutako legalitate berri honek baltiarren eskubide konstituzionalak Pakistango gainerako biztanleekin parekatzea ekarriko du, Gilgit-Baltistaneko gaietarako ministroak jakinarazi duenez. Ministroak hainbat hobekuntza azpimarratu ditu, besteak beste, osasunean ezarri beharreko hobekuntzak, irakaskuntzan eskola guztietarako altzari hornidurak, naturaren defentsarako politikak, turismoaren sustapena, eta bide azpiegituren hobekuntzak.
Ez gara gai baloratzeko horrelako erabaki batek India eta Pakistanarteko gatazkan izan ditzakeen ondorio geopolitikoak bi estatuek aldarrikatutako lurralde batez ari baikara, baina esan dezakegu tokiko biztanleen bizi-baldintzak hobetzeko abiapuntu garrantzitsua izan daitekeela .
Gogora dezagun Pakistanek Kaxmirren zati hau inbaditu ondoren, lurralde hau "Northern Areas" bezala izendatu zuela, eta bi estatuen arteko eztabaida lurraldea izanik, izendapenak ez ziela bertako biztanleei inongo eskubide politiko-administratiborik ematen. Geroago, "Gilgit-Baltistan empowerment and Self-Governance Order, 2009" izenekoak, lurraldea nomenklatura berri batekin izendatzen zuen, aldi berean autonomia mugatu bat eta bertako biztanleentzako zenbait eskubide konstituzional emanez. Erabaki horrek tentsio uneak ekarri zituen tokiko bi potentzien artean.
Legeria berriak Hushe Ibarreko biztanleei eta, oro har, Baltistango biztanleei bermatuko dizkien aurrerapenekin geratzen gara.