Gilgit-Baltistaneko lehen ministroaren bisitaldia Hushe Ibarrera eta Masharbrumera

2021/03/23
Gilgit-Baltistango lehen ministro (Chief Minister) Khalid Kursheed-ek Masharbrumera (Hushé Ibarra eta Shyok ibaiaren iparraldeko beste haran batzuk barne hartzen dituen errealitate geografikoa) egindako bisitak, aukera handia suposatu du Baltistango zati honetako biztanleen kezkak eta beharrak administrazioaren eta politikaren maila gorenetara irisarazteko.
Card image cap

Bisitako irudi bat.

Chief-Ministerra Salingen (Hushe Ibarra) bildu zen bertako biztanleekin eta erakundeetako ordezkariekin, eta arreta handiz entzun zituen Basharat Alik aurkeztu zituen eskari zuzenak, besteak beste, hezkuntza, osasuna, nekazaritza, turismoa eta ekintzailetza arloei zegozkienak. Basharatek, halaber, Hushe Ibarrean arrakastaz funtzionatzen duen herritarren plataforma parte-hartzailea (SIP), Baltistan Fundazioak babestu eta finantzatutakoa, aurkeztu zuen.

Ibarretik jaso dugun PDF laburrean, bileran parte hartu dutenen bisialdiari, eskaerei, eta inpresioei buruzko iritzi zehatzagoa jaso ahal izango duzue.