Gipuzkoako Ingeniaritza Teknikoko KBPen bigarren saria jaso du Fundazioak

2012/06/12
Felix Baltistan Fundazioak jaso du 2011/2012 urteko VIII. Félix Sopelana Memorialeko Bigarren saria, Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialaren eskutik.
Card image cap

“Integración de las energías renovables, con maquinaria de tecnología apropiada, en el Valle de Hushé” izan zen Borja Morenok burutu zuen proiektuaren izenburua. Proiektuak urtebeteko iraupena izan zuen, eta bertan albarikoke lehorgailu solarren optimizazioa, eguzki bidezko urberogailuen hobekuntza eta bi estazio meteorologikoetako datuen analisi eta interpretazioa burutu zuen.

Bere proiektua sarean dago ikusgai eta eskuragarri:
http://issuu.com/borja.moreno/docs/memoria

Era berean eguzki indar termikoa zuzenean erabiltzen duen ur berogailuaren muntaia katalogatu zuen Borjak, eta berau ere eskuragarri dago, lurralde ezberdinetan era lokal batean makina eraiki nahi duenarentzako:
http://issuu.com/borja.moreno/docs/catalogo_acss/1

Helburua bakarra izan da, Baltistango herrietan burutu litekeen maila baxuko “teknologia egokia” garatzea: beraiek beraien kabuz eraiki eta garatu dezeketena. Ingeniaritzako oinarrizko printzipioak hartu, eta gizakiaren lehen mailako beharrizanak betetzea proposatzen da proiektu honetako ekintzetan.

Proiektuak joan den ostegunean jaso zuen saria, Borja Moreno, eta proiektuko tutore izan zen Ortzi Akizuk, Arrasateko Goi-Eskola Politeknikoko, Goierriko Kanpuseko, Donostiako Ingeniaritza Teknikoko eta Eibarko Kanpuseko zuzendarien aurrean.

Aurten ere Fundazioan Nahia Belloso izeneko ikaslea buru-belarri dabil “teknologia egokien” proiektu berriari amaiera ematen. Proiektua uztailaren 26an aurkeztuko da Mondragón Goi-Eskola Politeknikoan, Arrasaten.

Gonbidatuta zaudete bertara!

 Berria, Diario Vascon...