Giro oneko igandea

2012/06/01
Maiatzaren 27an, igandea, Guadalajaran BIGARREN ESKUKO 1go AZOKA ospatu zen KARABA ESPAZIOAN, non, saldu, erosi, trukatu edota objectuak oparitzeko aukera egon zen, beste motatako merkatu eta kontsumoa sustatuz.
Card image cap

Orain dela gutxi sortutako lokala, Karaba Espazioa, laneko ekintzaile eta kultur jarduerak eskaintzen dituen leku bat sortzea pizten duen ekimena da.

Berriro ere argizagiak elkartu ziren, handitzen doan ilargia, ez dakit, honela, Pakistango eskulanen mahaitxoa jartzera gonbidatua izan nintzen eta sorpresa txiki bat ere eraman nuen: “La Confitería de Moni”-n egiten dituzten gailetatxoak, haur zein heldu gozozaleen erreklamazioa izan zen, ezin izan zuten tentazioari eutsi.

Beste hainbat elkarte, Galgos 112 bezala, ebentu honetan parte hartu zuten eta gutxienez arropa, jostailuak eta etxeko trasteak, denbora asko pilatzen egoten zarenetakoak eta azkenean alde batera utzi behar dituzunak beste pertsona batek erabilera bilatzeko, saltzen zituzten 20 postu.

Goiza, giro ezinobea eta kolorez bete zen. Jende asko gerturatu zen Matxuloko emakumeek egindako poltso, diru-zorro eta pultserak erostera; bertako egoera politiko, ekonomiko eta kulturalaz galdetzera hurbildu ziren. Haurrek Amin Brakk eskolako argazkia seinalatzen zuten haien gurasoei galdeketa egiten zieten bitartean...

Pentsatu aurretik goiza pasa zen eta traste guztiak maletan gordetzen nengoela konturatu nintzen, hori bai, oso pozik behin ere proiektu polit honetan parte hartzeagatik.

Besarkada handi bat Guadalajaratik.

Ester Ibáñez