Gor-mutuak irakurtzen eta idazten ikasten.

2015/04/27
Hushe Ibarreko hezkuntza eskaintza eta are hezkuntzari ematen zaion garrantzia oso urriak izan ohi dira. Duela gutxira arte haurren erdiak baino ez ziren eskolatzen eta nesken kasuan portzentajea ez zen %25era iristen.
Card image cap

Hushe Ibarreko hezkuntza eskaintza eta are hezkuntzari ematen zaion garrantzia oso urriak izan ohi dira. Duela gutxira arte haurren erdiak baino ez ziren eskolatzen eta nesken kasuan portzentajea ez zen %25era iristen. Gaur hezkuntzarekiko jarreran aldaketa esanguratsuak eman dira eta neska eta mutiko gehienak lehen mailako ikasketak egiten dituzte gutxienez.

Hala ere, azpiegiturak oso urriak dira eta haur gutxituentzat ez dago aukerarik Ibarrean. Bost gor-muturen berri izan dugu, guztiak mutikoak (betikoa, neskak ez dira existitzen) eta gurasoei proposatu zaie Skarduko eskola berezi batera eraman ditzatela idazten eta irakurtzen, eta gor-mutuen hizkuntza ikas dezaten.

Skardun, Aniqa Bano andereak gor-mutuak hartzen ditu bere eskola berezian. Aniqa Gobernuko irakaslea da eta bi alaba gor-mutu izan zituen. Eskualdean haur hauentzat eskola egokirik ez zegoela ikusirik, ikasteka bereziak egitea erabaki zuen bere alaben hezkuntza bermatzeko.

Gaur egun, goizez Gobernuko irakasle lanak bete ondoren, bere etxean hartzen ditu inguruko gor-mutuak . Baltistan Fundazioak bost haur hauei ere hezkuntza duin bat eskaini nahi die eta egoitza eta eskola kostuak bere gain hartu ditu. Kontuan izan behar dugu haur hauek astea Skardun eman behar dutela Machulotik Skardurako bidaia hiru orduko baita.

Ondoren Aniqa Banok Baltistan Fundaziora bidalitako emaila duzue.

Dear Sir, I would like to extend heartiest gratitude to you and the FB organization for the sponsorship of five children from Maculo valley. Three children have joined school and two will be joining today or tomorrow. The three children are with us since Monday of this week. They are now well settled. Attached is some pictures of them on their day of arrival. Will update you as thing progress ahead. Seeing development in such children are the most satisfying experience of life. May God keep you healthy, happy and successful. With Warm Regards Aniqa Bano