Gutxi falta da!

2020/01/14
Hushe Ibarrean ikasturte berria hasteko bi hilabete baino gutxiago falta diren honetan, gure eskerrik beroenak adierazi nahi dizkizugu beste urte batez gu babestearren.
Card image cap

Bono kanpaina 2020

Zu eta zu bezalako fundazioaren lagun askori esker, 25.415€ lortu ditugu jada. Diru asko dirudien arren, ez da kurtso berriko beharrak asetzeko nahikoa. Gainera, aurten muturreko klima eragin gogorra ari da izaten ibarrean, bertako ibaiak izoztera ere heldu delarik. Ez dakigu horrek zein eragin izango dituen komunitatean ezta behar berriak sortu ahal izan dituen ere.

Oraindik bonorik ez baduzu, animatu! Edo laguntzeko prest dagoen norbait ezagutzen baduzu, oraindik laguntzeko garaiz dabilela jakinarazi iezaiozu!

Laster jakinaraziko dizugu ikasturtea nola hasten den. Eskerrik asko!

Laguntzeko Kutxa Bank ES75 2095 0000 7091 1840 0112 edo baltistan.eus