Hainbat ekitaldi emakumeen nazioarteko egunaren inguruan.

2016/03/03
Olaztin eta Barakaldon izango gara aurten martxoaren 8aren inguruan antolatutako ekitaldietan.
Card image cap
OLAZTI:

Olaztiko emakume taldeak bi jarduera desberdin antolatu ditu Baltistan Fundazioaren egitasmoak bultzatzen laguntzeko:

• Martxoaren 9an hitzaldi bat izango da emakumeen arloan Hushe Ibarrean eragindako aurrerapenak azaltzeko.

• Martxoaren 12an, elkartasun egun bat Gaztetxean. Honetan ere beste hitzaldi bat gazteei azaltzeko nolakoa den bizitza Baltistaneko Ibar ezkutu batean.

Bi talde Antolatzaileek Lady Health Visitor (Osasun pertsonala) baten prestakuntza hobetzeko eta neska baten goi mailako ikasketak laguntzeko diru ekarpen bat egingo dute.

BARAKALDO:

Ezker Ibarreko hiriko Barakart zentroan berriz, Hushe Ibarreko emakumeak izenburua daraman Ibon Azpilikuetaren erakusketa dago ikusgai ostailaren 24tik martxoaren 18ra.