Hitzaldia eta proiekzioa Arrasateko Jokin Zaitegi aretoan iragan martxoaren 26an.

2015/05/12
Leinn Mondragon Unibertsitateko gradu bat da (Gradua Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntzan).
Card image cap

Leinn Mondragon Unibertsitateko gradu bat da (Gradua Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntzan). Ikasleek, ohiko gai teorikoez gain, euren trebeziak erakusten dituzten hainbat ekintza antolatu behar izaten dituzte taldeka.

Irati Santxo, Laura Estankona eta Eider Murgoitio graduko ikasleek, ekitaldi xume eta interesgarri bat antolatu zuten joan den martxoaren 26an, Fundazioaren hitzaldi eta proiekzio batekin, Arrasateko Jokin Zaitegi aretoan. Ekitaldia ekonomikoki babesteko inguruko hainbat enpresarekin jarri ziren harremanetan. Haietako batzuk Fundazioko lagunak.

Ez zen ohiko hitzaldi bat izan, jende dezente biltzea lortu baitzuten eta amaieran, galde-erantzunen tarte interesgarri baten ondoren luntx bat eskaini ziguten hizlari eta entzuleei giro aparta lortuaz. Dakigunez Fundaziotik Joan zirenak ere oso gustura geratu ziren.

Ekitaldiak gastuak baino sarrera gehiago izan zituen babesleei esker, eta albistea da hiru neskek eguneko diru-sarrera guztiak Fundazioari esku utzi dituztela. Mila esker hirurei eta hitzaldira joandako guztiei.